XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero eta gehiago irakurtzen nuen eta liburuek erakutsi didate, bizitzak berak baino gehiago, harresi diztirante eta leialez inguratutako zerua.

Gertakari bakoitzak, heriotzak berak borratuko ez dituen benturek, liburu bat dute.

Batzutan aurretik, premonizio bat bezala; bestetan giltzarri eta babes.

Gehien maite ditudan liburu eta pelikulatan urratzen dituzten gailurretara ezin ailegatzeak ematen dizkit orain ere buruhauste gehienak.

Negu hartan hasi nintzen berriro Carmenek aldez aurretik gomendatu ez zituen liburuak erosten eta gabon haietan erregalatu nion nik lehenengoa.

Denborak aurrera egiten zuen, presakagi.

Bizi zenean lortu ez zuena bereganatu zuen anaiak hilabete haietan: orduak ematen nituen harekin bizitako momentu zoriontsuak gogoratzen, txukuntzen, eraberritzen, klasifikatzen.

Heriotz kutsatu batek erredimitu zituenak maite nituen batez ere.

Zigarroaren kearen formak interpretatu nahiean galdu nintzen batean topatu nuen aste askotan parekorik izango ez zuen oroitzapena.

Anjinakin ohean zegoen batean, lanetik etxera joan nintzenean, anaiaren gelara sartu nintzen.

Ilunabarra zen, baina lanpara piztuta zedukan.

Aurpegia ez bularra bueltatu niregana eta lanpararen itzalak zure aurpegiaren forma du, esan zidan.

Gainera, oroitzapen honek bentaja guztiz baliagarri bat zuen: anaia erabat gaixotu baino lehenagokoa zen.

Anaiaren mundura egindako bidaia hartan Carmenek erakutsitako perlak aurkitzen nituen.

Mendian oraintsutik ezagutzen den lore edo landare bat aurkitzean sentitzen den poza berdina.